ES · EU
Musika Hamabostaldiak 200dik gora zuhaitz landatuko ditu Donostiako Puio parkean

Musika Hamabostaldiak 200dik gora zuhaitz landatuko ditu Donostiako Puio parkean

14.12.2012
ikusi
berri
guztiak
>
Aritzalde Naturzaleen Elkartearekin batera egingo den landaketa honek, 2010. urtean Hamabostaldiak ingurumena zaindu eta errespetatzeko hartu zuen konpromezu sendoari erantzuten dio.

Bihar larunbata, abenduak 15, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak eta Musika Hamabostaldiko Lagunek 220 zuhaitz landatuko dituzte Donostiaklo Puio parkeko magal batean. Goizeko 10:30etan hasi eta hiru orduz landatuko diren zuhaitzak honokoak izango dira:

  • 100 Acer Campestre
  • 15 Betula pendula
  • 25 Corylus avellana
  • 60 Fraxinus excelsior
  • 20 Sambucus nigra

 

Zuhaitz eta zuhaixka hauen landaketarekin, pasa den Hamabostaldiko Antzinako Musika Zikloak eragindako CO2 isurketak konpentsatuko dira datozen 25 urteetan.

 

Ekintza hau 2010.urtean Musika Hamabostaldiak ingurumenarekin hartu zuen konpromezu sendoaren baitakoa da. “Hamabostaldi Berdea” ekimena aintzindaria da gainera musika klasikoko jaialdien esparruan, eta bere heburu nagusia jaialdian parte hartzen duten artistak, bertako langileak eta baita publikoa bera ere kontzientziatzea da, ingurumenaren alde egin eta  inpaktu negatiboak murrizteko ahalegina egin dezaten.

 

Quincena Musical de San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia

Zurriola Hiribidea 1
20002 Donostia / San Sebastián

Tel.: 943 003 170

© Quincena Musical