Bilatzailea> Home| Kontaktua | Loturak Euskara | Castellano | English
  Aurkezpena
  Aurreko edizioak
  2008ko Programa
  Hamabostaldiaren Lagunak
  Artistak
  Berriak
  Denda
  Prentsa-aretoa
  Sarreren salmenta
  Egoitzak
  Beste jarduerak
  Buletina
  Babesleak
Zurriola Etorbidea 1 · 20002 Donostia
Tel. 943 003 170 · Fax: 943 003 175
e-maila: quincenamusical@donostia.org
 
 
Abantailak 
 
1. Abonamenduak

Sarreren salneurriaren %20eko beherapena eskaintzen dute. Abonamendu hau Hamabostaldiaren Lagunek bakarrik eros dezakete (abonamendu bat pertsonako).

Lagunak eserleku bera izango du, urtez urte, kuota ordaindu eta abonamenduaren berriztapena eskatzen duen artean.

Abonamenduz kanpoko kontzertuetan, abonamendudunek lehentasuna izango dute sarrera solteak erosterakoan (sarrera bana pertsona eta kontzertuko). Kasu honetan ez dira sartzen abonamenduko kontzertuen errepikapenak eta ezingo dira haietarako sarrerak eskatu.

Abonamendu berriak Lagun zenbakiari zorrotz jarraituz salduko dira. Edizio bakoitzeko abonamendudunen kopuru osoak ezingo du Auditorioaren edukiera osoaren %50a gainditu.

Abonamendua Musika Hamabostaldiko bulegoetan jasotzen da data zehatz batzuetan eta adierazitako epean jasotzen ez bada, abonamendu hori galdu egiten da.



2. Sarrera Solteak

Lagunak lehentasuna du banakako sarrerak erosterakoan. Banakako sarreren eskaerei abonamenduak banatzeko aldia bukatu ondoren hasiko zaie erantzuten, Lagun zenbakiari zorrotz jarraituz.
Lagunak sarrera bat eskatu ahal izango du kontzertu bakoitzerako. Dena den sarrera horiek erabiltzeko moduan dagoen edukieraren arabera emango dira, ikuskizun bakoitzeko edukieraren %25a salmenta orokorrerako gordetzen baita beti.

Horrenbestez, abonamenduen edo/eta banakako sarreren eskaerek aldez aurretik ezarritako kupoak gainditzen badituzte, interesatuek publikoaren salmentaren garaian erosi beharko dituzte sarrerak.


3. Egiaztagiri pertsonala


4. Aldizkako informazioa

Hamabostaldiaren Lagunek La Quincena buletina jasoko dute etxean; Musika Hamabostaldiak programatutako jardueren, berrikuntzen, kontzertu nagusien eta abarren berri ematen duen aldizkaria.


Deskontuak  informazio +  
 
Jatetxeak. informazio +
Disko eta musika instrumentuen dendak. informazio +
Aparatu elektronikoen dendak. informazio +
Musika aldizkariak. informazio +
Arropa-denda, lurrindegi, bitxi-denda eta opari-dendak. informazio +
Beste denda batzuk. informazio +
 
<Itzuli
     
   
Donostiako Udala - Ayuntamiento de San Sebastián Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
 
Datuen pribatutasuna | Lege-oharra