Bilatzailea> Home| Kontaktua | Loturak Euskara | Castellano | English
  Aurkezpena
  Aurreko edizioak
  2008ko Programa
  Hamabostaldiaren Lagunak
  Artistak
  Berriak
  Denda
  Prentsa-aretoa
  Sarreren salmenta
  Egoitzak
  Beste jarduerak
  Buletina
  Babesleak
Zurriola Etorbidea 1 · 20002 Donostia
Tel. 943 003 170 · Fax: 943 003 175
e-maila: quincenamusical@donostia.org
 
 
69. MUSIKA HAMABOSTALDIA
 

Antzinakoa eta gaur egungoa, gaztea eta kontsakratua, txikia eta handia uztartzeko grinari jarraiki helduko dio Donostiako Musika Hamabostaldiak 69. aldiari, 2008ko abuztuaren 4tik irailaren 6ra bitartean.

Jaialdiak Pablo Sarasate eta Olivier Messiaen –bera da, hain zuzen ere, Ricardo Ugarte eskultoreak edizio honetarako sortu duen kartelaren protagonista–  konpositoreak eta Ataúlfo Argenta orkestra zuzendaria gogoratuko ditu. Baita emakume bat ere, Prosper Mèrimée-k amestutako Carmen. Tugan Sokhiev zuzendariak eta Phillippe Jaroussky kontratenorrak, besteak beste, artista berrien freskotasuna eta kemena erantsiko dizkiote edizioari.

Avance quincena musical 2008

Musika Hamabostaldiak ekoitzitako “Sarasate kapritxoa” proposamenak zabalduko du edizioa. Bertan Ara Malikian biolinista libanoarrak, bere taldeak lagunduta, eta Juan Kruz  Díaz de Garaio dantzari eta koreografo legazpiarrak euren talentuak elkartuko dituzte, Luc Dunderry eta Claudia de Serpa Soaresekin batera, Pablo Sarasate biolinista eta musikagile nafarraren (1844-1908) hainbat obrari bizia emateko; “Bohemiar doinuak”, “Euskal Kapritxoa” eta “Carmeni buruzko fantasia” esaterako.

Era berean, “Carmen” Nancy Fabiola Herrera kanariarraren ahotsean ere presente izango da, Ainhoa Garmendia eta Jon Plazaola parte-hartzaile izango dituen Tolosako Operaren ekoizpenean. Eta operatik dantzara jauzi eginez, Sara Barasen Ballet Flamenkoak Bizeten obraren bertsioa dantzatuko du.

Olivier Messiaen-en (1908-1992) jaiotzaren mendeurrena dela kari, musikagilearen hainbat obra programatu dira.  Baden-Badeneko Orkestrak “L'Ascension”, “Piano eta orkestrarako Oiseaus éxotiques” eta “Couleurs de la Cité Céleste” eskainiko ditu Kursaalen. Espainiako Orkestra eta Abesbatza Nazionalek, beren aldetik, Messiaenen obrarik espiritualenetako bat interpretatuko dute: “Presentzia jainkotiarraren hiru liturgia txiki”.

Halaber, Musika Hamabostaldiak Ataúlfo Argenta orkestra zuzendariaren (1913-1958) heriotzaren 50. urteurrena izango du gogoan. Argentak harreman handia izan zuen Musika Hamabostaldiarekin, 40ko eta 50eko hamarkaden artean zortzi alditan izan baitzen jaialdian. Bera oroitze aldera, Espainiako Orkestra Nazionalak eta Donostiako Orfeoiak  Brahmsen “Requiem alemana” interpretatuko dute, Argentari 1957an Parisen arrakasta handia ekarri zion obra.

Talentu gazteei dagokienez, Musika Hamabostaldiak Tugan Sokhiev (Vladikavkaz, Ipar Osetia, 1977) aurkeztuko du. Orkestra zuzendaritzan azken urteetako errebelazio handienetakoa denak Tolosako Kapitolioko Orkestra Nazionala zuzenduko du. Era berean, publikoak Phillippe Jaroussky (Paris, 1978) kontratenorra Victoria Eugenia Antzokian  estreinakoz entzuteko parada izango du. Jaroussky gaur egungo kontratenor hoberenetakotzat jotzen dute eta garai bateko “castrati”en ahotsen erakusgarri nabarmena da.

Halaber, munduko gazte orkestra nagusienetakoa den Gustav Mahler Jugendorchester Musika Hamabostaldiaren bizigarri izango da, bere hirugarren bisitan.

Orkestra handien atalean, Txekiar Orkestra Filarmonikoa izango da protagonista nagusia. Bi emanaldi eskainiko ditu: Straussen obrekin osatutako errepertorioa interpretatuko du lehenean eta Dvorak eta Mahler musikagileen lanak bigarrenean. Orobat, Euskadiko eta Galiziako orkestra sinfonikoak euren lekua izango dute eta azpimarratzekoa da Frank Peter Zimmermann edota Christian Zachariasen parte-hartzea, jaialdiko ziklo klasikoak (musika garaikidekoa, antzinako musika garaikidekoa, interprete gazteena, organo musikakoa, Chillida-Lekukoa...) ahaztu gabe.

 
     
   
Donostiako Udala - Ayuntamiento de San Sebastián Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
 
Datuen pribatutasuna | Lege-oharra