|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() Victoria Eugenia Antzokia Musika Hamabostaldiaren lehenengo egoitza eta bakarra izan zen jaialdiaren sorreratik, 1939 urtetik, 1979ra arte eta urte horretan hiriko beste espazio batzuetara hedatu zen. 1999an itxi egin zuten berrikuntza lanak egiteko eta 2007an berreskuratu zen Hamabostaldiaren egoitza gisa, Kursaal Elkargunearekin protagonismoa partekatuz. Antzokian izaten dira jaialdiko kontzertu sinfoniko eta koral nagusiak eta musika garaikideko zikloko emanaldiak. Francisco Urcola arkitektoak 1912an diseinatu zuen estilo eklektiko eta neo-platereskoko antzokia. Donostiako Bulebarraren hasieran dago eta hiriko eraikin esanguratsuenetako bat da. Berrikuntza lanen ostean, zerbitzu eta ekipamendu berritzaileenak ditu antzokiak baina, era berean, jatorrizko xarmari eusten dio. Eraikinak 910 eserleku dituen areto nagusi bat du, erabilera anitzeko hainbat gunerekin batera. Halaber, nabarmentzekoak dira solairu nagusiaren alboko terrazak eta bi dorreak.
Helbidea: Argentinako Errepublika pasealekua, 2. 20004 Donostia
Telefonoa: 943 481160 Faxa: 943 481969 Web orrialdea: www.victoriaeugenia.com ![]()
1999an Rafael Moneok diseinatutako Kursaal Elkargunera aldatu zen Musika Hamabostaldiaren egoitza nagusia. 2007tik arkitekto nafarraren kubo abangoardisten eta Victoria Eugenia egoitza klasikoaren artean banatzen da jaialdiaren programazio nagusia. 1999an inauguratutako eraikina Gran Kursaal Kasinoa zegoen tokian dago, hiriaren erdialdeko kokaleku estrategikoan, Urumea ibaiaren ahoaren eta Zurriolako hondartzaren artean. Victoria Eugenia antzokiarekin batera, Kursaala izaten dute agertoki jaialdiko emanaldi sinfoniko eta koral nagusiek eta musika garaikideko zikloko hainbat kontzertuk. Kokapen mapa Helbidea: Zurriola hiribidea, 1 - 20002 Donostia ![]() Musika Hamabostaldiak interprete gazteei eskaintzen dien tarteak Miramar Jauregian du egoitza. Estilo ingeleseko eraikin hau Habsburgo-Lorenako Maria Cristina erreginaren aginduz egin zen. Maria Cristina Espainiako erregeorde izan zen 1885 eta 1902 artean eta Donostia aukeratu zuen gortearen udako hiri gisa. Selden Woknum arkitektoa arduratu zen eraikinaren proiektuaz eta José de Goikoa udal arkitektoak zuzendu zituen eraikuntza lanak. Helbidea: Mirakontxa pasealekua, 48. 20007 Donostia ![]() Basilika honetako 1862ko Cavaillé-Coll organoak Musika Hamabostaldiko organo zikloaren egoitza bihurtu du Koruko Andra Mariaren Basilika. Dena den, San Bizente Elizak eta Artzai Onaren Katedralak ere ziklo honetako hainbat kontzertu hartzen dituzte. Lizardi eta Ibero arkitektoek proiektatu zuten, XVIII. mendearen erdi aldera, eta, hein handi batean, oparotasun garaia bizi zuen Caracasko Erret Konpainia Gipuzkoarrak lagundu zuen eraikuntza lanetan. Elizaren oina laukizuzen formakoa da, zirkuluerdi formako bukaera du eta absidea sakristian du txertatuta. Hiriaren zaindari den Koruko Andra Maria eliza honetako aldare nagusian dago.Kokapen mapa Helbidea: Abuztuak 31 kalea, 46. ![]() Karmeldar Oinutsen ordenako mojek kudeatzen dute Santa Teresa Elizak eta Klausurako Komentuak osatutako multzoa. Urgull mendiaren hegalean dago, Parte Zaharreko iparraldeko muturrean eta Musika Hamabostaldiko antzinako musikaren zikloko egoitza da. Lehen proiektua 1661ekoa da; Miguel de Elizalde maisu arkitektoak sinatu zuen. Alabaina, multzoak aldaketak izan ditu: XIX. mendeko kanpandorrea edota 1990ean egindako azken aldaketa, elizaren gainean eraiki zen “gela garaia”, esaterako.Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiak eraikin hau Ondare Historiko-Artistikoaren Zentro bihurtu nahi du, Gipuzkoako ondarea zaharberritu eta gordetzeko eta eraikuntzan aterpe hartzen duten hondar arkeologikoak balioesteko asmoz. Helbidea: Elvira Zipitria z/g (Gazteluko igoera). ![]() Eduardo Chillida euskal artistak bere ametsa gauzatu zuen Chillida-Lekun: bere obraren neurriko espazioa sortzea, haren erakustoki finko izan zedin. Chillida-Leku izan da Musika Hamabostaldiak bere programazioaren egoitza finko gisa barneratu duen azken espazio berezia. XVI. mendeko Zabalaga baserri zaharraren inguruko lorategia estalperik gabeko museo bilakatu dute eta barnealdeak obra txikienak hartzen ditu.Bildumak artistaren 50 urteko bilakaera eta ibilbide eskultorikoa azaltzen du. Kokapen mapa Helbidea: Jauregi auzoa , 66 E-20120 ![]() Koruko Andra Mariaren Basilikarekin eta Artzain Onaren Katedralarekin batera, Musika Hamabostaldiko organo zikloaren egoitza da eta 1886ko Cavaillé-Coll organo erromantiko bat du. Gaur egun ezagutzen dugun San Bizente Eliza 1489 eta 1574 artean berreraiki zuten, bere aurretik zegoena XII. mendean sute batek suntsitu ondoren. 1507an Miguel de Santa Celay arkitekto maisuari eta Juan de Urrutiari eman zieten eliza berria diseinatzeko eta eraikitzeko enkargua. Kokapen mapa Helbidea: San Bizente, 3. ![]() Donostiako Artzai Onaren Katedralak 1954 urteko organo neoklasikoa du, eta Espainian funtzionamenduan den handiena eta garrantzitsuena da. Azpeitian finkatutako OESA enpresak eraiki zuen, Fermín Lasala Mandasko dukearen legatuari esker. Presbiterioan beste organo bat dago eta 1954koarekin konektatuta dago. San Bizente Elizarekin eta Koruko Andra Mariaren Basilikarekin batera, jaialdiko organo zikloko egoitza da. Artzai Ona Manuel de Echave arkitekto donostiarraren obra da eta 1897an inauguratu zuten. Eraikinak oin angeluzuzena eta simetrikoa du, gurutze latindar itxurakoa, eta hiru nabe, trantseptua eta presbiterioa ditu. Katedralaren estiloa neogotikoa da eta hamaika elementu apaingarri ditu, beirateak (Juan Bautista Lázaroren obra), gargolak eta pinakuluak, besteak beste.Kokapen mapa Helbidea: Artzai Onaren Plaza z/g MUSIKA AITZAKI Musika Hamabostaldia Donostiatik kanpo ere goza daiteke, urtero Gipuzkoako hainbat herritara egiten baitu bisita. Programazio bereziak direla-eta egiten dituen txangoez gain, Getaria, Hondarribia, Mutriku eta Pasaia Donibane itsas herriek osatutako sare sendoa du Hamabostaldiak. Getariako San Salvador Parrokia Oinplano okerreko eliza hau monumentu nazionala eta arte gotikoko altxorra da, Gipuzkoako lurraldearen sorlekua izateaz gain. Bertan ospatu zen 1937an Gipuzkoako Ermandadea, egungo lurralde historikoaren hazia sortuko zuen batzar nagusia. Bertan bataiatu zuten Juan Sebastián Elcano, 25 urte beranduago munduari bira emango zion lehen pertsona. Kokapen mapa Helbidea: Arnao jenerala, 21. Hondarribiako Guadalupeko Ermita Getariako San Salvador parrokiak ez ezik, Guadalupeko Ermitak ere badu loturarik Elcanorekin. Izan ere, urrezko sei dukateko dohaintza egin zion ermitari, 1526ean. Nabe bateko eliza da, eta gurutzadura eta buru-horma lauak ditu. Dirudienez, gaur egungo tenpluak XVIII. mendearen amaieran egindako berreraikuntza lanetan du jatorria. Tenplu horren elementurik adierazgarrienetako bat gaur egungo itxurako harrizko kapitel bat da (1860), nahiz eta euskarriak, ustez, XVII. mendekoak izan. Barrualdean, albo erretauletako bi eta erretaula nagusia azpimarratu behar dira; lehenengo biak parrokia elizakoak dira, Errenazimentu berantiarrekoak, eta erretaula nagusia, berriz, Barrokokoa. 1638ko setioaren ondorengo urtean, Hondarribiko hiriak, Andre Mariari erasoan zehar emandako babesa eskertzeko asmoz, ermitarainoko prozesio handi bat egitea erabaki zuen, garaipena ospatzeko. Prozesio hori irailaren 8an egiten da eta martxoaren 25ean ospatzen zen Guadalupeko Andre Mariaren jai nagusia ordezkatu du. Helbidea: Jaizkibel mendia Mutrikuko Santa Katalina Komentua Jatorrizko komentua Juan Ochoa de Berriatuak sortu zuen 1572an, Areicetako dorretxean. 1638an, Trentoko Kontzilioak ezarritako neurriak jarraituta, Berriatua dorrera aldatu zuten. Urte batzuk beranduago, berriz aldatu zuten lekuz, gaur egun dagoen kokalekura, hain zuzen ere. Barrualdean, elizako erretaula nagusia nabarmentzen da. Erretaulak eskola flamenkoko bi koadro handi ditu, Van Dick eta Rechorestenak, zeinak Santa Katalinaren martirioa eta Kristoren gurutziltzaketa irudikatzen dituzten. Helbidea: San Agustín, 6. Pasai Donibaneko Bonantzako Kristo Sainduaren Basilika Bonantzako Kristo Sainduaren Basilika Pasai Donibaneko lehenengo parrokia izan zen, XVII. mendean. Gaur egungo eraikina 1738koa da eta herritar guztien dohaintzekin egin zen, baita atzerrian bizi zirenenekin ere. Bisigu ontziek eliza eraikitzeari eskaintzen zioten arrantzaren zati bat eta kapitain eta tripulatzaileek diru bilketa egiten zuten sostengatzeko. Elizak nabe bakarra du eta oinplanoa angeluzuzena da. Oinarrian bi koro mailakatu ditu eta oso itxura ederra dute. Elizak pilastrez berezitako lau tarte ditu. Ertz-gangak ditu eta harrizko ildaskak nahiz giltzarria dituzte. Harri horiek itsasoz garraiatu ziren elizaraino. Gurutzadurako ganga Pasai Donibaneko armarriarekin dago apainduta. Elizaren mendebaldeko fatxadan "Lintxua" izeneko atea dago. Eguraldi txarra egiten zuen egunetan arrantza ontzien edo merkantzia ontzien zain zeudenak bertan babesten ziren. Ateak hainbat itsasontzi-mota irudikatzen dituen zenbait taila ditu, XVIII. mendekoak gehienak. Helbidea: Bonantza Pasalekua z/g. |
|