Bilatzailea> Home| Kontaktua | Loturak Euskara | Castellano | English
  Aurkezpena
  Aurreko edizioak
  2008ko Programa
  Hamabostaldiaren Lagunak
  Artistak
  Berriak
  Denda
  Prentsa-aretoa
  Sarreren salmenta
  Egoitzak
  Beste jarduerak
  Buletina
Zurriola Etorbidea 1 · 20002 Donostia
Tel. 943 003 170 · Fax: 943 003 175
e-maila: quincenamusical@donostia.org
 
 
Sarrera eta abonamenduen eskaera eta erreserba
 


NOIZ EROSI

HAMABOSTALDIAREN LAGUNAK:

Hamabostaldiaren Lagunek apirilaren 1etik 30era erreserbatu ahal izango dituzte eserlekuak (abonamenduak eta sarrerak).

Egindako eskaerei dagozkien karguak maiatzaren 30ean helbideratuko dira.

Hamabostaldiaren Lagunek ekainaren 11tik 18ra bitartean jaso ahal izango dituzte sarrerak, Musika Hamabostaldiaren bulegoetan (Zurriola Hiribidea, 1. 20002 Donostia).

Publiko orokorra:

Publikoarentzako salmenta ekainaren 23an hasiko da, goizeko 11:00etan.

NON EROSI

Hamabostaldiaren Lagunak

Hamabostaldiaren Lagunek honako bide hauek erabiliz egin dezakete eserlekuen erreserba:

- Etxean jasoko duten erreserba buletina bete eta postaz edo faxez bidalita.

Musika Hamabostaldia
Kursaal Elkargunea
Zurriola hiribidea, 1
20002 Donostia-San Sebastián

Faxa: 943 00 31 75

Edonola ere, Musika Hamabostaldiak gomendatzen dizu erreserba iritsi dela konfirmatzea, 943 0031 70 zenbakira deituta.

Harrera ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 9.30-13.00 eta 16.00 a 18.00
Ostiraletan: 9.30-13.00

Eserlekuak horretarako bereziki ezarritako epean ez erreserbatuz gero, Hamabostaldiaren Lagunek publiko orokorrarentzat atondutako erosketa moduen bitartez eskuratu ahal izango dituzte sarrerak.

Publiko orokorra:

Publikoak ondorengo bideen bitartez eskuratu ahal izango ditu Musika Hamabostaldiko emanaldietarako sarrerak:

INTERNETEZ

Online erosketa www.quincenamusical.com eta www.kutxa.net-en bitartez


SERVIKUTXA

Zerbitzu hau eskaintzen duten Kutxaren bulegoetan.
 
TELEFONOZ

943 00 12 00

LEIHATILA

Kursaal Elkargunea:

Datak: Ekainak 23 eta 24 eta Musika Hamabostaldia
Ordutegia: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00

Victoria Eugenia Antzokia

Datak: Ekainak 23 eta 24 eta Musika Hamabostaldia
Ordutegia: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00

Beste egoitzak:

Eserleku libreak egotekotan, Santa Teresa Komentuko, Chillida- Lekuko eta Miramar Jauregiko ikuskizunetarako sarrerak emanaldiaren egun berean jarriko dira salgai, emanaldia baino ordu erdi lehenago, dagokion egoitzan.

BIARRITZ TOURISME-REN BULEGOA

Helbidea: Javalquinto, 64200 – Biarritz
Telefonoa:(00 33) 559 223 700
Web orrialdea: www.biarritz.fr

OHARRAK


Gehienez 4 eserleku eskuratu ahal izango dira pertsonako eta ikuskizuneko.

25 urtetik beherakoek Kursaal Auditorioko eta Victoria Eugenia Antzokiko C zonako sarrera solteak %25eko deskontuarekin eskuratu ditzakete, NANa leihatilan erakutsita.

Eserleku batzuk mugikortasun urriko pertsonentzat daude gordeta Kursaal Auditorioan (17. ilara) eta Victoria Eugenia Antzokian (14. ilara). Eserlekuak ikuskizunaren bezpera arte gordeko dira, edukiera osoa saldu ez bada. Eserleku hauen prezioak %20ko deskontua du eserleku garestienen aldean.

Sarrera hauek leihatilan eskura daitezke bitartez eskuratu daitezke, minusbaliotasun ziurtagiria eta NANa erakutsita. Telekutxaren bitartez ere erosi daitezke, baina aurretik Musika Hamabostaldiaren bulegoetan erakutsi beharko dira agiriok edo faxez bidali (943 00 31 75).

Kursaal Auditorioko ikuspen murritzeko eserlekuak (1 eta 2 palkoetako 2. ilara) leihatilan bakarrik eskuratu ahal izango dira ikuskizunaren egun berean. Victoria Eugenia Antzokiaren kasuan, salmenta orokorreko lehen egunetik bertatik erosi ahal izango dira, edozein erosketa modu erabilita.



 

     
   
Donostiako Udala - Ayuntamiento de San Sebastián Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
 
Datuen pribatutasuna |
Lege-oharra