
Donostiako Musika Hamabostaldia saritua izan da Greener Festival sarien 6.edizioan, 2010.urteaz geroztik jaialdiak ingurumenarekin duen konpromezu hestuagatik.
Greener Festival irabazi-asmorik gabeko jaialdi bat da, 2006an sortua, musika-, arte-jaialdietan eta publiko handia biltzen duten topaketetan iraunkortasuna eta ingurumen-praktika egokiak sustatzeko eta bultzatzeko xedeaz. Aurten Europa, Australia eta Ipar Amerikako 46 jaialdi saritu dituzte izendapen ospetsu honekin, 2011 urtean zehar beren ingurumen-inpaktua murrizteko egindako eginahal berdeengatik.
Saria eskuratu ahal izateko, jaialdi bakoitzak proiektu bat aurkeztu behar izan du, trafikoko planak eta hondakinak birziklatzeko eta kudeatzeko sistemak azalduz, eta baita ingurumen-auditoria independente baten emaitzak jasoz ere.
“Hamabostaldi Berdea” ekimen aitzindaria da musika klasikoko jaialdien munduan; ez dugu ezagutzen gurea bezalako politikarik abian jarri duen beste jaialdirik Europan. Helburu bikoitza du egitasmo honek, batetik, gure jaialdiak ingurumenean ahalik eta inpaktu txikiena izatea eta, bestetik, ingurune naturalarekiko errespetua denon betebeharra dela ohartaraztea, bai parte-hartzaileei bai, orohar, ikus-entzule guztiei.
Horretarako Musika Hamabostaldiak hainbat ideia jarri ditu abian, hara nola: kanpoko euskarri guztietan paper birziklatua erabiltzea, hondakinak bereizi eta era egokian kudeatzea e.a. eta, aldi berean, artistak Donostiara ekartzeko ezinbestean sortzen dugun CO2-a konpentsatzen ahalegintzen da. Adibide modura esan, aurten Antzinako Musikari eskainitako zikloko artisten joan-etorrietan isuritako CO2 gasa orekatzeko, Oiartzunen 133 haritz landatu direla Arboliza-rekin elkarlanean. Halaber ziklo horretan bertan sarrerak salduz lortutako diru-sarreren zati bat Euskadin basoak lehengoratzeko proiektu batera bideratu da. Aipatu proiektua Muskizen (Bizkaian) gauzatu zen joan den azaroaren 27an. “Basoak pertsonentzako” lemapean Izate elkarteko bolondres talde batek eta Deustuko Unibertsitateko Erasmus programako hainbat ikaslek 70 zuhaitz landatu zituzten, WWF/ADENA (Naturaren Defentsarako Elkartea) elkartearekin lankidetzan.
Ana Luisa Chovak emango du 73. Musika Hamabostaldiko II. Ahozko Teknikako ikastaroa. Haren ondoan, Rubén Fernández pianistak errepertorio-eskolak»»»
- Frantses musikagile bikainaren obraz gainera, haren jaiotzaren 150. urteurrena dela medio gogoratuko baita, programazioak, Debussyren garai»»»
Quincena Musical de San Sebastián
Avda. de Zurriola 1 · 20002 San Sebastián
Tel.: 943 003 170 · Fax: 943 003 175
email: info@quincenamusical.com