
Hogeita hamar urtez Musika Hamabostaldiko zuzendari izandako eta pasa den urtetik zuzendariaren albokoa den José Antonio Echenique, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko (EAE) Zenbakizko Adiskide izendatuko dute, musikaren munduarekin mantendutako konpromisoa eta egindako lanagatik. Ekitaldia datorren ostiralean izango da, irailak 3, arratsaldeko 18:00etan, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan.
Echeniquek domina bat eta oroitzapenezko diploma jasoko ditu EAE-ko zuzendari den José María Urkiaren eskutik. Urkiak, eta baita elkarteko partaide den Jon Bagüések ere, ongietorri hitzaldia egingo dute. José Antonio Echenique ere mintzatuko da bere esker ona adierazteko.
Ospakizun berean, hilondoko omenaldia egingo zaio joan den maiatzean zendu zen José María Aycart-i, eta bere La música en la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País (Actividades desarrolladas en San Sebastián durante el periodo comprendido entre finales del siglo XIX y principios del XX, 1892-1912) liburuaren aurkezpena burutuko da.
Ekitaldian entzungo den musika Oihane Igerabide harpa-jotzaileak eskainiko du, euskal errepertorioko zenbait pieza interpretatuz.
José Antonio Echenique. Bere musikarekiko erlazioa 1975ean hasi zen, Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalaren ekintza musikaletan kolaboratzaile gisa, 1979ra arte horretan aritu zelarik. Urte horretan, Musika Hamabostaldiko zuzendari izendatua izan zen, eta 2009ra arte aritu zen kargu horretan.
Gipuzkoako Foru Aldundiko aholkulari musikala da 1980az geroztik, eta Oñati, Deba, Zarautz, Azkoitia eta Zumarragako kontzertu zikloen sorreran parte hartu zuen. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Herriz Herri-ren aholkulari izana da (1982-1984), Genevan kokatzen den Musikaldien Europako Elkarteko batzorde exekutiboaren (1993-1996), eta Kultura Ministerioko Musika Kontseilu Nazionalaren kide (1994-1999).
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren aholkulari eta batzorde artistikoaren partaide da 1982az geroztik, Donostiako Orfeoiko Zuzendaritza-Batzordearen kide 1997tik, eta talde koral honen Mendeurrenaren Komisioan parte hartu zuen. Halaber, Festclásica Espainiako Musika Klasikoko Jaialdien Elkartea sortu zuen zuzendaritza-batzordearen kide da. 2001az geroztik Donostiako Kursaal Fundazioko programazioaren arduraduna da.
Echeniquek jarduera profesionalaren EHU-Donostiako Orfeoia Saria jaso zuen 2009an.
Ana Luisa Chovak emango du 73. Musika Hamabostaldiko II. Ahozko Teknikako ikastaroa. Haren ondoan, Rubén Fernández pianistak errepertorio-eskolak»»»
- Frantses musikagile bikainaren obraz gainera, haren jaiotzaren 150. urteurrena dela medio gogoratuko baita, programazioak, Debussyren garai»»»
Quincena Musical de San Sebastián
Avda. de Zurriola 1 · 20002 San Sebastián
Tel.: 943 003 170 · Fax: 943 003 175
email: info@quincenamusical.com