twitterfacebookflickr

F.A.Q. Musika Hamabostaldiko oizko erantzundako galderak

fold faq

Modu automatikoan berritzen al da abonamendua?

Ez. Abonamendua gordetzeko ezinbestekoa da abonamendua berritzeko eskaera egitea aipatutako egunerako. Ez da onartuko data horren ondoren jasotako sarrera- edo abonamendu-eskaerarik.

fold faq

Nork eskura dezake abonamendu bat?

Abonamendua Hamabostaldiaren Adiskideek baino ezingo dute eskuratu (abonamendu 1 pertsonako).

fold faq

Zer egin behar dut Hamabostaldiaren Adiskide izateko?

Musika Hamabostaldiaren bulegoetara joan edo telefonoz deitu (943 00 31 70).

fold faq

Zer abantaila dituzte Hamabostaldiaren Adiskideek?

Abonamendua lortzeko aukera. Horren bitartez, %20ko beherapena lortzen da sarreren prezioan.
Lehentasuna sarrerak solteak erosteko.
Egiaztagiri pertsonala.
Aldizkako informazioa. Hamabostaldiaren Adiskideek Hamabostaldiaren buletina jasotzen dute etxean; Musika Hamabostaldiak programatutako jardueren, berrikuntzen, kontzertu nagusien eta abarren berri ematen da bertan.
Beherapenak kide diren saltegietan.Abantailak

fold faq

Adiskidea banaiz, derrigorrez erosi behar al dut abonamendua?

Ez.

fold faq

Adiskideek lehentasuna al dute sarrera solteak erosteko?

Bai. Abonamenduak emateko fasea amaitzen denean erantzuten zaie sarrera solteetarako eskaerei.

fold faq

Abonamenduetan ba al da beherapenik gazteentzat?

Bai. 25 urtetik beherako Hamabostaldiaren Adiskideek, Musika Hamabostaldiaren bulegoetan NAN aurkeztuz gero, abonamendu eta sarrera solteak (Kursaal Auditorioa eta Victoria Eugenia Antzokia, C eremua) merkeago lortzeko aukera dute.

fold faq

Abonamenduan Kursaal Auditorioko kontzertu guztiak sartzen al dira?

Ez.

fold faq

Alda al dezaket nire abonamenduari dagokion eserlekua?

Bai. Eserlekua aldatzeko eskaera egin daiteke, eta bertan, eremuei dagokienez zer lehentasun ditugun, ilara tartea eta eserlekuaren kokalekua adierazi behar da. Eskatutako eserlekua ez badago libre, aurreko urteko eserlekua gordeko da.

fold faq

Auditorioko eremu guztietarako abonamenduak al daude salgai?

Ez. Kursaal Auditorioan ez da abonamendurik saltzen A1 eta A2 eremuetarako, ezta 17. ilarako zati baterako (mugikortasun urriko pertsonentzat gordeak), 1-2 palkoetako 2. ilararako (ikuspen murritzekoak) eta 13-18 palkoetarako ere. Eserleku horiek sarrera solte gisa eros daitezke.

fold faq

Noiz jartzen dira salgai sarrera orokorrak?

Sarrera orokorren salmenta maiatzaren 21ean hasten da, goizeko 11:00etatik aurrera.

fold faq

Non eros ditzaket sarrerak?

Sarrerak Telekutxan  (943 00 12 00), Servikutxan, www.kutxa.net, www.quincenamusical.com webgunean eta Kursaaleko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eros daitezke.
Santa Teresako Komentuko, Chillida-Lekuko eta Miramar Jauregiko emanaldietarako sarrerak emanaldiaren egun berean eros daitezke, halakorik balego, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.

fold faq

Zer da Ordu Gaztea?

Deskontu berezi bat da, 30 urtetik beherakoentzat. 30 urtetik beherakoek 3 eurotan erosi ahal izango dituzte sarrerak Kursaal Auditoriorako eta Victoria Eugenia Antzokirako, eguneko ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago, dagokion leihatiletan.

fold faq

Ordu Gazteako zenbat sarrera eros ditzaket?

Pertsona bakoitzak sarrera bakarra erosi ahal izango du, eta NAN aurkeztu beharko du.

fold faq

Beti al daude Ordu Gazteako sarrerak salgai?

Ez. Sarrera libreen araberakoa da ekimen hori.

Hamabostaldiko Zikloak
  • Inaugurazio Egunal
  • Kursall Auditoria
  • Victoria Eugenia Antzokia
  • Organo Zikloa
  • Aintzinako Musika Zikloa
  • Victoria Eugenia Club Aretoa
  • Haurren Eguna
  • Musika Garaikideko Zikloa
  • Interprete Gazteen Zikloa
  • Musika Aitzaki
  • Beste Jarduerak
  • Musika Hamabostaldia