twitterfacebookflickr
Patrick Alfaya

Patrick Alfaya
Musika Habostaldiaren
zuzendaria

Bide berriak

Esperientziak argi uzten du, historian zehar, zenbaitetan, hankaz gora jartzen direla gizartearen funtzionamendu arauak, eta funtzionatzeko modu berriak asmatu behar direla, nahitaez. Musikak, giza jardueraren eremuetako bat denez, arau horiexek ditu jardunbiderako ardatz. Ondorioz, datozen urteetan
berriro aztertu beharko dugu gure mundu txiki honek nola eusten dion bere jardunbideari, eta, bereziki, finantziazioari. Finantziazio publiko urriagoak, melomano askoren sakela xahutuek eta etorkizun lausoak ez dirudite albiste
pozgarriak. Nolanahi ere, bada argirik. Ez du dena argitzen, baina indarra du, eta denborarekin hazten ari dela dirudi. Banakoen eta babesleen diru sarrerei buruz ari naiz; 2012 honetan aurrekontuaren %54 horiek ekarriko dute.

Hamabostaldiarentzat benetako bultzada da, bereziki publikoaren babesari dagokionez (2011n 2010ean baino %4 gehiago izan zen sarreren salmentaren bidez lortutakoa) eta horrez gain, kultura finantzatzeko moduan aldaketa erradikal bat ere bai, batez ere musika klasikoaren alorrean. Diru iturri publikoak jaialdien aurrekontuen oinarrizko habe bat izan dira eta halaxe dira oraindik ere, baina publikoa den horren presentziak pixkanaka-pixkanaka behera egingo duela dirudi eta beste diru sarrera klase zenbaitek hartuko dutela ordezkoa. Hori bai, bide berri horiek sustatu eta erraztu egin behar dira, alegia, laguntza eta mezenesgoa lagunduko duen legedi bat sortu behar da. Gehiegi itxaroten badugu, litekeena da zenbait ekimen ahituta desagertzea, eta gero berriro ere horiek egiten hasteko erarik ez inoiz izatea. Ondorioz, beharrezkoa da neurriak
hartzea iraganeko gehiegikeriak zuritze aldera, horrelakoak ere izan baitira. Baina, bide batez, erakunde publikoetatik ez datorren finantziazioa sustatu behar da. Zergatik ez aztertu kultur ehundura trinkoa duten hainbat herrialdek zer egin duten? Europan hainbat eredu badira erakusten dutenak nola bateratu daitezkeen finantziazio publikoa eta pribatua arrakastaz. Jakina, gakoa ez da ezer ere hitzez hitz kopiatzea, sistema bakoitzaren onena hartu eta geure berezitasunetara egokitzea baizik.

"Nolanahi ere, bada argirik. Ez du dena argitzen, baina indarra du, eta denborarekin hazten ari dela dirudi"

Hamabostaldiko Kartelak / Historia Grafikoa
2011 Edicioko Kartela
Hamabostaldiko Zikloak
  • Inaugurazio Egunal
  • Kursall Auditoria
  • Victoria Eugenia Antzokia
  • Organo Zikloa
  • Aintzinako Musika Zikloa
  • Victoria Eugenia Club Aretoa
  • Haurren Eguna
  • Musika Garaikideko Zikloa
  • Interprete Gazteen Zikloa
  • Musika Aitzaki
  • Beste Jarduerak
  • Musika Hamabostaldia

Quincena Musical de San Sebastián
Avda. de Zurriola 1 · 20002 San Sebastián
Tel.: 943 003 170 · Fax: 943 003 175
email: info@quincenamusical.com